Udal Organuen Eraketa onartzeko Ohiko Batzarraren gai zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko uzt. 10a, 08:29

udala

Atzo, arratsaldeko 19:00tan, izandako Ez Ohizko Udal batzarrean, ondoko Aztergaien zerrenda eztabaidatu eta bozkatu zen:


1-2015ko Ekainaren 13ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu zen.


2-Talde politikoak eratzea.
Ondorengo talde politikoak eratu ziren: EH BILDU, EAJ-PNV eta PSE-EE.


3-Udalbatzaren Osoko bilkuraren Aldizkakotasuna.
Hilabete bakoitietako lehendabiziko asteazken baliodunean (urtarrila,martxoa, maiatza ,uztaila,iraila,eta azaroa) Arratsaldeko 19:00tan.


4-Batzorde informatzaile iraunkorren sorrera.
Hauek izan ziren eratu ziren batzorde desberdinak eta berauen batzordeburuak:


- Kontuak eta Ogasuna. Batzorde Burua: Iker Aldazabal
- Garapen ekonomikoa, Industria eta Enplegua. Batzorde Burua: Iker Aldazabal
- Pertsonala. Batzorde Burua: Iker Aldazabal
- Hirigintza. Batzorde Burua: Iker Aldazabal
- Herri lanak eta mantenimendua. Batzorde Burua: Iñaki Rubio.
- Hezkuntza. Batzorde Burua: Nagore Zabala
- Kirola eta Kiroldegia. Batzorde Burua: Ramon Gallastegi.
- Hizkuntz Politika. Batzorde Burua: Nagore Zabala
- Kultura. Batzorde Burua: Nagore Zabala
- Ingurugiroa eta Landa Garapena. Batzorde Burua: Javier Garmendia.
- Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Inmigrazioa. Batzorde Burua: Patricia Borinaga
- Parekidetasuna. Batzorde Burua: Patricia Borinaga
- Haur eta Gazteria. Batzorde Burua: Patricia Borinaga


5-Bozeramaileen batzordea.
Hauek izan ziren izendatuak: EH BILDUtik: Unai Larreategi / EAJ-PNVtik: Iker Aldazabal/ PSE-EEtik: Patricia Borinaga.


6-Alkatetzaren erabakien berri ematea, Alkateordeen eta Tokiko Gobernu-Batzarkideen izendapenei dagozkienak eta, baita ere, Alkatetzak egoki iritzitako esku emateei buruzkoak.
Tokiko Gobernu Batzarkideak: Patricia Borinaga, Nagore Zabala eta Iñaki Rubio.
Alkateordeak: Lehen Alkateordea: Patricia Borinaga. Bigarren Alkate ordea: Nagore Zabala eta Hirugarren Alkateordea: Iñaki Rubio.


7-Udalaren ordezkariak izendatzea, Udalbatzaren eskumeneko Erakunde kolegiatuetan.


-Gipuzkoako Ur Patzuergoan: Iker Aldazabal eta ordezkaria Patricia Borinaga.
-DEBEMENen: Javier Garmendia.
-Plaentxi Herri Ikastetxeko eta Soraluze BHI Institutuko Zuzendaritza Kontseiluetan: Nagore Zabala.
-DEBEGESAn: Iker Aldazabal.
-Itxaropena Jubilatuen Etxeko Batzordean: Patricia Borinaga.
-Mankomunitatean: Unai Larreategi.
-EUDELen: Iker Aldazabal.
-Elkarkidetzan: Iker Aldazabal.
-"Sologoen S.A. Zentral Hidroelektrikoa"ren Batzordean: Iker Aldazabal eta Iñaki Rubio.
-"SORALUZEKO MESEDEETAKO ANDRE MARIAREN EGOITZA": Presidentea: Iker Aldazabal eta Batzarkideak: Patricia Borinaga, Iñaki Rubio eta Lorea de Castro.


8-Alkatearen Dedikazioa.


Alkateak arduraldi esklusiboa izango du, lanaldi osoz eta urteko 57.023€ tako ordainsari gordinarekin, 14 hilekotan ordainduko dena.


Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki korporazioetako kideen ordainsarien gehieneko mugak zehazten dituen 1/2015 FORU DEKRETU-ARAUAren lotura atxikitzen da:


https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/07/01/e1506253.htm