Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, datorren astelehenean hiru hidrante aldatuko dituzte. Hidranteak, suteak itzaltzeko erabiltzen diren instalazioak dira. Mendiola Industrialdea 13, Atxuri 3 eta Errekalde 13 parean kokatuta dauden aparatuak aldatuko dituzte. Lanak direla eta, ez dute trafikorik moztuko eta oinezkoen pasabideak ere irekita egongo dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.