Datorren ostiralean, hilak 5, 8:00etatik 16:00etara polikiroldegiko obragatik kalea moztuta egongo denez, autobus geltokiak aldatu egingo dira udaltzaingoak jakinarazi duenez. Eibarko norabidean geltokiak Carmelo Mendizabal eta Mendiola Industrialdeko zubietan izango dira. Mendaroko autobusekoa, berriz, Sagarrerrekan izango da. Bestetik, auto trafikoa Kalebarrenetik Ezozibidera bideratuko denez, Ezozibidea 8 ataritik erdigunerantz ezingo da sartu.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.