Adierazpenerako panelak ezarri dira kalean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko eka. 1a, 10:27

Azken asteetan adierazpenerako gune publikoak izan nahi duten panelak ezarri dira kaleetan. Ekimen honekin Udalak, kale komunikaziorako espazio publikoa eskaini nahi die herritarrei, eragileei zein udalari berari.

20150526 111511

 

Izan ere, herriko ekimenen informaziorako bitarteko edo kanal garrantzitsuenetakoa da kartela. Herri biziaren erakusgarri ere bada ezartzen den kartel kopurua. Kexak ere sortzen ditu ordea praktika horrek, kartelak jartzeko erabiltzen diren zenbait horma pribatuak baitira.

 

20150521 110511

 

Guztira, herriaren erdigunean 8 panel ezarri(ko) dira. Komunikazio egokia bermatzeko eta jakinik herritar asko direla erdigunera maiz jeisten ez direnak ere, auzogune edo kale guztietan ezarri(ko) dira panelak. Guztira beste 12 izango dira. Batzuk jada jarrita daude baina beste batzuk, komunitateak baimena emateko zain daude, hormetan jarriko baitira.

 

Gauzak horrela, Udalak hemendik aurrera kartelak paneletan eta ez hormetan jartzeko eskatu die herritar eta eragileei, horretarako ezarri baitira.