Soraluzeko Udalak hainbat langile kontratatu ohi ditu uda garaian, peoi moduan jarduteko eta azken urteetan gutxieneko euskara maila eskatzen zaie lanean aritu nahi duten hautagaiei.
Hori horrela, hurrengo lan-deialdira aurkeztu nahi duten pertsonek gutxieneko euskara ezagutza hori eskuratzeko aukera emate aldera, doako ikastaroa antolatu du udalak.
Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka, 10 ordu astean. Ekainaren 1ean hasi eta uztailaren 15ean amaituko da. Astelehenetik ostiralera, goizez 10:00etatik 12:00etara.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek udaleko harrera bulegoan eman beharko dute izena maiatzaren 25etik 29ra bitartean.