Bihartik hasita Arraikuan eta Mendiola Industrialdean dauden zuhaitzen adarrak moztuko dituzte. Hori dela eta, udaltzaingoak jakinarazi duenez, goizeko 8:00etarako kotxeak kendu beharko dira Arraikua eta kontenedoreen artetik eta Mendiola Industrialdeko zuhaizpetik zein garajeen paretik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.