Azken urteetan egin den gisan, Udaleko Brigadan lan egiteko bi langile kontratatuko ditu, enplegua sustatzeko Lanbidek eskaintzen dituen laguntzak baliatuz. Lanpostuetako bat 55 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko izango da eta bestea berriz SBE-a (RGI gazteleraz) jasotzen duten pertsonentzat.
Interesatuta daudenek, Soraluzeko Udaleko Arrera Bulegoan jakinarazi beharko dute apirilaren 24a eta maiatzaren 4aren artean Lan Bizitzaren ziurtagiria aurkeztuta.
Kontratatzeko baldintzen artean, lehenago esandakoez gain, lehentasuna emango zaio Soraluzen erroldatuta egoteari, euskararen gutxieneko ezagutza eta baldintza fisiko egokiak izan beharko dira eta izena ematen den egunean langabezian eta Lanbiden izena emanda egon beharko da.