Udalak 500 errenta aitorpen euskaraz egitea lortu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko api. 15a, 10:50

Bostgarren urtez, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Udalak. Aurten 500 aitorpen euskaraz egitea lortu nahi da.
image preview

Iritsi da Errenta Aitorpena egiteko garaia. Aitorpenak aurkezteko epea apirilaren 17an hasi zen eta ekainaren 25era arte luzatuko da.
 
Soraluzeko Udalak  2014ko errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Bosgarren urtea da herritarrei espreski horrelako gonbidapena egiten zaiena. Iazko kanpainan 367 izan ziren aitorpena euskaraz egin zuten soraluzetarrak, herritarren %18,2 hain zuzen ere. Azken 8 urteetan 10 puntu egin du gora aitorpena euskaraz egin dutenen kopuruak. Aurten kopuru horrek gora egiten jarraitzea da helburua eta euskarazko 500 aitorpenetara ahalik eta gehien hurbiltzea.
 
Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke, baina edozein modutan egiten dela ere, oso erraza da euskaraz egitea.  
- Autolikidazio proposamena: Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
- Mekanizatua: Haziendako bulegora aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.
- Internet bidezkoa: Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, euskarazkoa aukeratu.