Foru aldundiak antolatutako gazte oporraldietan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko api. 15a, 10:43

Aurten ere Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek 14 eta 17 urte arteko gazteentzat Gazte Oporraldiak programa antolatu dute. Nahi duenak Soraluzeko Udaletxeko harrera bulegoan eman dezake izena apirilaren 13tik 21era.

article

Gazte Oporraldiak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute, Euskal Herrian bertan nahiz Euskal Herritik kanpo (Alicante, Avila, Menorca, Madrid, Huesca...). Bertan parte hartzen duten gazteei toki berriak ezagutzeko, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

 

Guztira 9 bidaia ezberdin eskaintzen dituzte Foru Aldundiek uztailaren 1a eta abuztuaren 10a bitartean.

Izen ematea internet bidez egin ahal izango da eta baita udaletxeko harrera-bulegoan ere, apirilaren13tik 21era.

Oporraldiei buruzko informazio liburuskak eta izena emateko inprimakiak ere harrera bulegoan jaso daitezke.

 

Informazio gehiago ondorengo helbidean eskura daiteke hemen.