Ohiko legez, gehienez 16 talde egongo dira eta Soraluzekoek izango dute lehentasuna. Gainontzekoen artean, tokirik balego zozketa egingo da. Antolatzaileek azaldu dutenez, taldeek gehienez 15 jokalari izan ahalko dituzte.
Txapelketaren lehen fasean bi talde osatu eta liga bat jokatuko da maiatzaren 9tik, ekainaren 27ra zapaturo. Ondoren, talde bakoitzeko 4 onenak uztailaren 4an jokatuko diren final laurdenetara pasako dira. Final aurrekoak uztailaren 11n jokatuko dira eta azkenik finala uztailaren 18an.
Bilera, esan bezala, apirilaren 27an izango da, 19:00etan udaletxeko Batzar Aretoan.