Ostegunetako pelikulak zikloa hasiko da ostera ere

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udaleko Kultura Batzordeak zehaztu du dagoeneko "Ostegunetako pelikulak" egitasmoaren barruan aurtengo lehendabiziko zikloa osatuko duten pelikula eta dokumentalen zerrenda.

La isla minima Irudia II

Relatos salvajes Irudia II

Egitasmo honek herritarrei ikus entzunezkoen arloko produkzioak ikusteko aukera eskaintzea du helburu moduan, zine independenteari, dokumentalei, euskarazko produkzioei eta, tarteka, baita zine komertzialagoari ere lekua eginez.

 

Aurtengo lehen zikloa otsailaren 26an hasi eta maiatzaren 14a arte luzatuko da. Pelikulak, egitasmoari jarritako izenak adierazten duen moduan ostegunetan emango dira, hamabostean behin, iluntzeko 9etan, antzokian.

 

Zikloa ondorengo filmek osatzen dute:

- Otsailak 26: Jostunak. (Dokumentala)

- Martxoak 12: Magical girl.

- Martxoak 26: Euskarazko laburmetraiak.

- Apirilak 9: La Ísla mínima.

- Apirilak 23: Negociador.

- Maiatzak 7: Five days to dance. (Dokumentala)

- Maiatzak 21 Relatos salvajes.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.