Haurrentzako antzerki solidarioa zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, "Poxpolo ta konpainia" pailazoek izen bereko ikuskizuna eskainiko dute zapatuan, Herri Antzokian, arratsaldeko 5etan.Antzerkia elkartasun ekimena izango da, sarreraren zati bat, Stopsanfilippo Fundaziora bideratuko baita.

Poxpolo

Sarrerak aste bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira kiroldegiko harrera-gunean, 2 euroan. Sarrera bakoitzeko euro 1 "Stopsanfilippo" fundaziora bideratuko da.

 

Sinopsia:

Esketx dibertigarriak, magia eta musika eskainiko ditugu ordubete inguruko emanaldi berrian. Gure ohiko umoretik abiatuta, istorio eta lagun berriak izango ditugu POXPOLO TA KONPAINIA- ren eskutik. Ikuskizun partehartzailea dugu aurtengo hau, neska-mutilak emanaldiaren parte Krisi garai hauetan, hauxe duzue talderik onena: areto, plaza eta frontoietan eskarmentu handiko taldea; urte luzetan esperientzia pilatu duen Euskal Herri osoa goitik behera eta ezker-eskuin zeharkatzeko asmoz eta gogoz, badator POXPOLO TA KONPAINIA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.