Gizarte zerbitzuetarako administrari lanpostua eskaini du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Lanpostu berri bat eskaini du Soraluzeko Udalak. Gizarte Zerbitzuetarako Administrari lanpostua eskaini du, aldi baterako eta lanaldi erdian.

Lanpostua eskuratu nahi duenak Lanbiden izena emanda egon beharko du langabetu moduan. Horrez gain, ikasketa tituluei dagokienez, goi mailako batxilerra, II. mailako LH edo maila handiagoko ikasketak edo maila handiagoko ikasketak izan beharko ditu. EGA titulua edo baliokidea, informatikan ezagutza eta Soraluzen erroldatuta egotea ere eskatuko zaizkio.

 

Izena emateko, Udaletxeko Bulego Orokorrean eman beharko da otsailaren 6a baino lehen (egun hori barne), curriculum vitae-a eta lan-bizitza dokumentuak aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.