Larrialdietan erdigunera sartzeko protokoloak aztertzen ari da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2015ko urt. 23a, 12:47

Udalak adierazi duenez, larrialdi egoeretan herriko erdigunera sartzeko protokoloak hobetzeko lanetan ari dira suhiltzaileekin batera.

IMG 20150118 182818918

Izan ere, urtarrilaren 18an Kalebarrenen izandako sutean, arazoak izan zituzten suhiltzaileek Zubi Nagusiko pibotea zabaltzeko, mandorik ez zutela ekarri-eta. Udalak jakinarazi duenez, bere garaian larrialdi zerbitzu guztiei eta hileta zerbitzuetakoei eman zitzaien piboteak jaisteko urrutiko agintea.

 

Halakorik berriz gerta ez dadin, suhiltzaileekin bestelako aukerak aztertzen ari da Udala. Suhiltzaileen proposamena piboteen inguruan Giltza Guneak ipintzea da. Hauek piboteen inguruan horma batean egongo liratekeen armairu txiki batzuk dira. Suhiltzaileek GPS bidez identifikatuta izango lukete hauen identifikazioa eta giltza unibertsal batekin ireki ahal izango lukete. Bertan egongo litzateke pibotea jaisteko urrutiko agintea.

Neurri hauek ahalik eta azkarren martxan izateko konpromisoa hartu du Udalak.