NORK ETA NOLA HAR DEZAKE PARTE?
-
Aratosteetako play back lehiaketan lehen hezkuntzako ikasleek baino ezin izango dute parte hartu.
-
Parte hartzaileak konpartsa mailan hartu beharko dute parte. Konpartsa bakoitzak, gutxienez, 3 pertsona izan beharko ditu.
-
Mozorroa eta interpretazioa hartuko dira kontuan.
NOLA EMAN BEHAR DA IZENA?
-
Parte hartzaileek udaletxean eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a, astelehena, izango da.
-
Partehartzaileek beraien musika USB batean eraman behar dute udaletxera, lehiaketa baino egun bat lehenago.
ZEIN SARI DAGO?
-
1. Saria: 100 euroko txartela.
-
2. Saria: 75 euroko txartela.
-
3. Saria: 50 euroko txartela.
-
Sari berezia: 50 euroko txartela euskarazko abestirik onenarentzat.
-
PARTE-HARTZAILE GUZTIEK OPARIA JASOKO DUTE.