
Une tristea da euskarazko komunikazioaren munduan. Bilboko BLB kooperatibak iragarri du bere jarduna amaitu eta bukatutzat ematen duela Deustualdeko Prest! aldizkariaren eta Bilboko uriola.eus orainkari digitalaren jarduna. Prekarietateari eutsi baino, indar apurrak batu eta beste alor batzuetan inbertitzea erabaki dute Bilboko lagunek. Ez da alferrikako lana izan izan, eta zer ikasi asko eman digu. Uriolan soilik, 25.000 artikulutik gora argitaratu dira 2014tik hona. 25.000 istorio Bilboko egunerokotasunaren berri euskaraz emateko. Prest! bera ere 2.000 postontzitara iritsi da hilabetero-hilabetero. Kasu gehienetan euskarazko beste ezertxo ere jasotzen ez duten postontzitara. TOKIKOMetik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan BLB sortzeko
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Tristura birziklatzeko aukera
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.