TOKIKOM sarea osatzen duten euskarazko toki komunikabideek aurrekaririk gabeko ahalegina egingo dute asteburuan, Udal eta Foru Hauteskundeen emaitzak zuzenean emateko. Toki komunikabideek asteak daramatzate herriz herriko egunerokoan eragin berezia hauteskunde hauen jarraipen zorrotza egiten. Paperean, sarean, irrati eta telebistetan, sare sozialetan; elkarrizketak hautagaiekin, hauteskunde-eztabaida publikoak jendaurrean zein platoetan grabatuak, inkestak, porrak eta bestelako formatu berritzaile eta parte hartzaileak… Tokian tokiko erredakzioetan ahalegin eskergak egiten ari dira egunotan hautagaien proposamenak herriz herri eta auzoz auzo zabaltzeko, modu ulergarri eta hurbilean. 150 lagunetik gora lanean Igandeari begira, azken egunotako ahalegin hori biderkatu egingo da. Toki komunikabide askok egun osoko jarraipena egingo dute,
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Aurrekaririk gabeko ahalegina toki komunikabideetan hauteskunde gaua zuzenean eta tokian tokitik jarraitzeko
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.