zuzenean

'Darabagu' musika maratoia zuzenean Amurriotik

Erabiltzailearen aurpegia Tokikom 2020ko urr. 18a, 10:30

Gaur, Plaentxia.eus-ek Araba Euskaraz dela eta Ahotseneak Amurrion antolatu duten Darabagu musika maratoia eskainiko du zuzenean, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00etara bitartean. Oholtzan, zortzi euskal musika talde izango dira: Kyxo, Otuz, Deiedra, La Rekba, Hook, Basaki, Sorkari eta Perlata. On egin!

Ekimenaren gaineko informazio gehiago HEMEN.

Plaentxia.eus-ek, euskarazko tokiko beste hainbat hedabidek bezala, bat egin du Ahotseneak euskarazko kultur sortzaileei ahotsa emateko ekimenarekin eta emanaldi hau ekimen horren baitan kokatzen da. Gozatu euskarazko kultur sorkuntzarekin!  

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.