Irailaren 13an amaituko da TOKIKOM Sarien laugarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Sariketan euskarazko edozein toki komunikabidetan argitaratutako kazetaritza lanek har dezakete parte. Sariketaren helburua toki komunikabideek ekoizten duten edukia gizarteratu eta goraipatzea da. Izan ere, toki komunikabideen izaeragatik beragatik, egiten dituzten lan bikainak sarritan oso eremu txikian hedatzen dira, eta ez dira oso ezagunak bakoitzaren eremutik kanpoko publiko orokorrarentzat. Guztira hiru sari banatuko ditu TOKIKOMek, azarorako antolatzen ari den ekitaldian. Alde batetik, azken urtebetean toki komunikabideetan argitaratutako portadarik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena. Sari banaketa ekitaldia azaro erdialdean izango da, eta Hego Uribeko Geuria komunikabidearekin batera antolatzen ari da
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.