Birfundazio Prozesua: Soraluzeko Datak!

Erabiltzailearen aurpegia sortu 2016ko aza. 10a, 16:14
Egin genduan HERRI AURKEZPENA eta martxan dago dagoeneko SORTUREN BIRFUNDAZIO PROZESUA: Soraluzen ere prozesua garatzen joango gara eta herrian dagoeneko zehaztu ditugu honetarako datak. Bi zatitan banatuko da hemendik eta azaroa amaiera arte emango den ponentzia eta zerrenden aukeraketa.

Abenduak 19ra arte ARGIPEN FASEA zabalduko da eta honetarako inguruko herrietan egingo diren argipen bilkuretara gonbidatu nahi ditugu Soraluzetarrak ere, bertan ponentzia idatzi duten taldeko kideak izango baitira honen nondik norakoak azaldu eta galdera erantzun zein zalantzak argitzen. 
 
Honez gain, abenduak 19an eztabaida nazionala emango da Donostian Euskal Herri guztiko herritarrekin eta SOraluzen hau Streaming bidez botako da herriko antzokian ondoren eztabaida emateko.
 
Data hoentatik aurrera eztabaidatu eta bzkatzen hasiko gara.

Prozesu guztia internetez egingo da www.partehartu.sortu.eus webgunearen bitartez eta akreditatu egin beharko da prozesuan bozkatzeko. Euskarri telematikoekin laguntza behar dutenentzat honetarako egokitutako akreditazio guneak martxan daude dagoeneko jarraian ageri diren data eta orduetan Arrano Elkartean eta bozkatzeko ere berdina egingo da.

 

AKREDITATZEKO GUNIA (Arrano Elkartian):

- Azaroan 4an (Herri Aurkezpenan ostian)

- Azaroak 5, zapatua, 12.00-13.30 bitarte

- Azaroak 10, eguena, 18.30-20.30 bitarte

- Azaroak 11,barixakua, 18.30-20.30 bitarte

- Azaroak 17, eguena, 18.30-20.30 bitarte

- Azaroak 18, barixakua, 18.30-20.30 bitarte


 ARGIPEN FASIA:

- BERGARA: Azaroak 9, eguaztena, 18.30-20.30 (Arranon)

- ELGOIBAR: Azaroak 10, eguena, 18.30-20.30 (Kultur Etxian)

- ARRASATE: Azaroak 11, barixakua, 18.30-20.30 (Kulturaten)

- EIBAR : Azaroak 15, martitzena, 19.00-21.00 (Kultun)


 EZTABAIDA FASIA: SORALUZE: Azaroak 19, zapatua, 10.15-13.00 (Antzokian)

*Eztabaida nazionala elkarrekin ikusi eta ostian eztabaida.

*Jana eta edana, goxo egoteko!

ZAINTZA ZERBITZUA!

*Ostian, BOZKATZEKO aukeria.

BOZKATZEKO GUNIA: *Norberak bere kontu, nahi dabenian.

- LAGUNTZA GUNIA: Azaroan 21etik 26ra (zehazteko)