Ezker abertzalea ABIAN eztabaida prozesuan murgilduta dago. Bertan, Zutik Euskal Herriak zehaztu zuen estrategia aldaketaz geroztiko balantzea egin eta hurrengo urteetarako bidea berregokituko dugu ezker abertzaleko kide sentitzen den orok.
Presoek eztabaida prozesuan parte hartuko dute, ezker abertzaleko militante diren heinean, nahiz eta jakin badakigun oztopo asko izango dituztela, dispertsioaren ondorioz besteak beste, eztabaida behar den bezala eman eta ekarpenak egin ahal izateko. Tartean izango da noski Sebas Etxaniz preso soraluzetarra ere.
ABIAN eztabaidaren ondorioetako bat presoen auzia konpontzeko bide orria adostea izan beharko da eta presoek eurek horretan zeresan handia dute. Otsailaren 20ko martxen bidez, presoei eztabaida txostenak eramango dizkiegu eta guztiak etxean izan arte borrokan jarriatuko dugula adieraziko diegu.
Logroñora martxa
Herrera de la Manchara egiten ziren martxa historikoez geroztik, espetxeetara egindako mobilizazio handiena izango da zapatukoa. Soraluzetik Logroñoko espetxera joango gara. Bertan dago, besteak beste, Arnaldo Otegi preso elgoibartarra ere, nahiz eta zorionez eztabaidaren zati nagusiena kalean egiteko moduan izango den, martxoaren 1ean irtengo baita kartzelatik.
Soraluzetik autobusa 8:30etan irtengo da estaziñotik. Logroñoko espetxe aurrean ekitaldia egin eta bazkaltzerako bueltan herrian egongo gara. Izena Arranon eman behar da. Autobusa ordaintzeko bonolaguntzak daude salagai 10 euroren truke.