Hasteko gure babesik beroena adierazi nahi diegu Sabinen lagun eta senideei zein Sabini berari. Bestetik, Barne Ministerioaren eta albiste agentzien intoxikazio mediatikoa salatu nahi dugu Sortutik. Sabinek aske izateko asmoz alde egin zuen duela bost urte. Medikuarenean operazio kirurgiko bat egin ostean atxilotu izanak nabarmen uzten du bere ustezko militantziari buruz zabaldu dituzten albisteak gezurra direla.
Alta, Espainiar eta Frantziar gobernuek ez dute konponbidearen bidean aurrera pauso bakar bat emateko asmorik eta zentzu horretan Euroaginduak aplikatzen jarraitzen dute, Sabin bezalako pertsonak espetxeratuz. Presente izan behar da Sabin espainiaratzen badute dispertsatua izateko arriskua dagoela horrek dakarren karga eta arrisku guztiekin. Kartzelak husteko garaia da eta ez betetzekoa.
Zentzu horretan, gaur 19:30etan Plaza Zaharrean egingo den batzarrean parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak. Sabin askatu!