Arzuaga Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko sortzaileetakoa, Euskal Memoria Fundazioko kidea eta "Oso latza idan da-Tortura Euskal Herrian" liburuaren egilea da. Euskal Herrian izan diren milaka tortura kasuen inguruko ezagutza zabala duen pertsona da beraz.
Aiartzaguena berriz 2009an atxilotu, torturatu eta espetxeratutako gaztea da. 2014an absolbitu egin zuten ordea. Bere aurkako frogak torturapean eginiko deklarazioak izan ziren eta Stanbuleko Protokoloa aplikatuta bere testigantzaren sisnegarritasuna onartu zuen Audientzia Nazionaleko epai mahaiak.
Hain justu, protokolo hori bera erabiliko du orain Eusko Jaurlaritzak azken hilbateetan tortura aztertzeko bildu dituen milaka testigantzen sinesgarritasuna neurtzeko. Tartean, Soraluzeko dozena bat lagunen testigantzak daude.
Hitzaldia otsailaren 19an, eguena, 19:3oetan hasiko da Herriko Antzokian.