Herriak izan zuen lehen plaza Plaza Zaharra zen. Hasiera batean, Kalebarreneko Plaza Berria moduan ezagutzen zen, baina orain dela 200 bat urte gaur eguneko Plaza Barrixa egin zutenean, Plaza Zaharra esaten hasi zitzaion.
XX. mende aurretik askoz txikiagoa zen, mendi aldeko erdia besterik ez. Bertan jaiak, zezenketak… ospatzen ziren.
Eta XX. mende hasieran pasealeku dotorea egitea pentsatu zuten, eta horretarako, harrizko hormatzarra jaso zuten Arregia jauregiaren parean. Baina Kalebarren aldera presarako jaitsiera zegoen, eta berau errespetatzeko horma okertu behar izan zuten.
Hogeigarren mende hasieran ere, Arregi jauregiaren parean, Txokoloneko etxe dotorea eraiki zuten.
Urte batzuk geroago porlana etorri zen, eta harekin plaza Zaharra kuadratzeko aukera. Zati berriaren alboan "la casita de papel" eraiki zuten.
Dauden zuhaitzek ederki asko erakusten dute hau, azkenak lerrotuta ez daudelako, azpian lurra behar dute eta ez porlana.
Azkenik, 1932.ean jelkideek Deba ibaiaren aldean Batzokia jasotzeko baimena lortu, eta 1933.eko maiatzean inauguratu zuten. Ordutik, eraikina hainbat erabilera izan du: batzokia lehen, Círculo Carlista gerra ostean, ikastola gero eta batzokia berriro ere.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.