Urte haietan indarra sortzeko hainbat zentral eraiki zituzten: Alberdi (1895), Maltzaga (1896), Sologoen (1898) eta Orbea (1902) Deba ibaiaren ibilguan, Erlaegi errekan Erleikoa (Udalarena), Ozuma (1911) Urruzti eta Orroaga erreken urekin eta Irurak-Bat (1911) Sagar-errekan. Gainera, Malmero eta Olabarrena ere birmoldatu zituzten, zentral bihurtzeko.
XX: mende erdialdean beste zentral txikiagoak sortu edo birmoldatu ziren, baserrientzako indarra sortzeko; Iraolabeitia edota Errotazar esate baterako.
Gaur egun Sologoen da martxan geratzen den bakarra: gainontzekoek aspaldi laga zioten indarra ekoizteari, batzuk berez eta besteak Iberdrolak erosi eta itxi zituelako.
Sologoen, berriz, Udalak erosi zuen 1967ean. Sei urtetan ustiatu eta gero, bertan behera utzi zuen 1973ean. Bost urte geroago (1978) zaharberritzeko lehen saioa egin zuen eta 1987ean, EVErekin batera, zentrala goitik behera eraberritzea lortu zuen: Sologoeneko Elektra-Etxea. 2016etik aurrera Sologoeneko zentrala Udalarena da, osorik.
2024ean Udalak Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea martxan jartzeko gogoa eta asmoa du, eta horretarako Sologoeneko zentrala “estratejikoa” jo du.
Zentrala sortu zenean, eta hurrengo urte askotan, herrian erabilitako indar guztia bertan ekoizten zen, eta gainera iturri berriztagarriak erabiliz: herriko zentral hidroelektrikoak.
Ordutik hona ekoizpen ahalmen hori ia desagertu da; eskerrak Udalak Sologoeneko zentralaren alde egin zuela. Ea hemendik aurrera Soraluzeko Tokiko Energia Komunitateak egoera hobetzen lortzen duen, bertako iturri berriztagarri guztiak aprobetxatuz.
Sologoeni buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.