Aurten, Soraluzeko Arma Lantegia sortu zutela 450 urte betetzen direla eta, argitaratzaileek data seinalatua baliatu nahi izan dute liburua kaleratzeko. Liburua dagoeneko inprentan dago eta udazkenean aurkeztuko dute jendaurrean, herrian egingo duten aurkezpenean. Argitalpenak Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntza jaso du eta baita Soraluce Koop.E. eta Sapa Placencia SL enpresena ere.
Eskopetagilearen semea
Felix Arizaga Arrasate plazentziatarra armagintzaren historiaren zalea da eta dagoeneko argitaratuak ditu bi lan euskal armagintzaren historiaz: Breves notas sobre la armeria vasca (2020) eta Evolución de las armas de fuego portátiles (2021). Felix Arizagak Martin Arizaga zuen aita, armagina eta eskopetagilea ofizioz, Sucesores de Eusebio Arizaga enpresaren arduraduna.