Soraluze mapamundietan? Bai horixe!

Felix Arizaga Bavariako Museo Nazionalean (Bayerische Nationalmuseum).

Orain dela gutxi Felix Arizaga soraluzetarrak aurkikuntza polita egin du Munich-en: Bavariako printzearena izan zen lurbira-globoa eta bertan Soraluze agertzen da.

XVII. eta XVIII. mendeetan Soraluze oso famatua izan zen Europa guztian. Florencio Josepf de Lamotek bere grabatu ospetsuan adierazten zuen moduan:

...Europako gainontzeko printzeek Hiribildu hau beren mapa geografikoetan jartzeko agintzen dute, nagusienetakoa eta oso ezaguna delako...

Halaxe egin zuten geografoek XVIII. mendean eta Soraluze Europa osoko hainbat mapetan ageri da. Honetaz gain, bagenekien Mafrako monastegian (Portugal) gordetzen den mapamundi batean ere agertzen dela.

Bigarren adibidea Felix Arizaga  soraluzetarrak topatu du Munichen, aurrekoa baino are politagoa: Bavariako printzearena izan zen lurbira-globoan Soraluze ageri da, Plazencia izenarekin. 

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.