Luis Ariznabarreta 1915. urtean jaio zen. Sozialista, gerra sortu zenean Amuategi batailoian eman zuen izena. Irailak 20an, karlistak herrian sartzekotan zirela, ihes egiteko doako trena egongo zela berak eman zuen bandoa, herria punta batetik bestera pasatuz.
Ipar fronte guztia korrituta, Asturiasen Aking Chang boluntario txinatarra bildu zitzaien eta lagunak egin ziren. Baina urrian atxilotu zituzten eta Luisek lau urte eman zituen preso, lan behartuetan. 1941.ean Soraluzera itzuli, 1944.ean Rosita Orbearekin ezkondu eta 1956.ean familia osoarekin Gasteizera joan zen. Bere bizitzaren gora beherak sakonago ezagutzeko, sakatu hemen.
Gerra aurretik agian, edo lan batailoian akaso, Placencia tiene su entrada abestia ondu zuen. Gero, estrofa gehiago erantsi zizkion, azkena Gasteizen bizi zela.
Hasieran familiandako zen abestia, aurki zabaldu zen Soraluzen eta inguruko herrietan; eta aldi berean egilearen arrastoa galtzen joan zen. Gaur egun ere Eibarren eta Zumaian abesten dute... letra egokitu eta gero!
Komeni da Soraluzen, Eibarren zein Zumaian denok ezagutzea zein izan zen umore, txantxa eta alaitasun guzti horien iturria: Luis Ariznabarreta, soraluzetarra!
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.