Soraluzeko Erret Lantegiari buruzko liburu berria

Udazken honetan Juan Tous Meliá ikerlariak La Real Fábrica de Placencia de las Armas (c.1538 - 1865) liburua argitaratu  du, Soraluzeko Erret Lantegiari buruzko inoiz egin den liburu osatuenetakoa, osatuena ez bada.

Militar honek, egun jubilatua, hainbat liburu argitaratu ditu aurretik, gehienak kartografia edota artilleriari buruzkoak. Azken urteetan Kanarietako Museo eta Artxibo Militarraren zuzendaria izan da, hurrenez hurren, eta Tenerifeko hainbat elkarte kulturalen bazkide eta laguntzailea da.

Hiru alde azpimarra daitezke: osotasuna, seriotasuna eta erakargarritasuna. Lehenik eta behin, liburuak arlo asko lantzen ditu, eta modu sakonean; gero, landutakoak oinarri oso sendoa du bibliografia aldetik eta, azkenik, kontaezineko argazki, marrazki eta bestelako irudi erabiltzen ditu, testuarekin ondo lotuta irakurleen mesedetan..

Lehen atalean Erret Lantegiaren historia azaltzen du, eta bigarrenak Lamoten grabatuaren azterketa eta transkripzioa dakar, hainbat mapekin.

Dituen zortzi eranskinetan aurrenekoa azpimarratzea merezi du, armen teknologiaren bilakaera urratsez urrats azaltzen duena, argazki, marrazki eta agiriekin ederki osatuta.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen