BARANDIARANEN EGUNEROKOA (IV): Aizpuruko Zabala

Gaurko egunez, Aizpuruko Zabala trikuharriaren lanak bukatu zituzten. Hainbat arrasto topatu zituzten, baina hondatuta: suharri-zatiak, uztai-zatiak…

1921eko uztailaren 4a: Aizpuruko Zabala.

Aizpuruko Zabalara itzuli gara, eta mendebalde hego-mendebaldetik tumuluaren argazkia atera ondoren (3. argazkia), berriro miatu dugu haren hilobi-ganbera edo ganbera dolmenikoa. Indusketa amaitu ondoren, ateratako lurra aztertu eta bahetu dugu.

Bi suharri-zati atera dira, horietako bat triangeluarra, labanatxo batena bezalakoa, eta 5 milimetroko diametroko hiru uztai zapal; 1918an, Gasteizko Marianista Anaiek esploratu zuten Axpeako tumuluan (Tresponde-Araba) agertu zirenen antzeko zuloak dituzte.

Gainera, leundutako suharri printza nimiño bat ere agertu da. Irukûtzetan bezala, Aizpuruko Zabalan giza hondarrak erabat desagertu dira; zalantzarik gabe, garai batean, bertan gorderik izango ziren. Industutako trikuharriaren argazki bat lortu dugu (4. argazkia), eta erretiratu egin gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.