SACIA: 1949. urteko bideoa agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2021ko eka. 10a, 23:00

2020. urtean Iker Iraetak topa zuen Kalebarreneko aitaitaren etxean. Eta daukan interesarengatik, Euskal Filmotekan digitalizatu dute. Bideoa Bartzelonako Feria Oficial e Internacional de Muestras 1949 erakustazokan grabatu zuten, Soraluzeko SACIAk aginduta. Bere produktuez gain, Soraluzeko hainbat lagun agertzen dira.

Inor ezagutzen baduzu, mesedez bidali izena eta agertzen den minutua sorapedia.posta@gmail.com. Eskerrika asko!

Urtero-urtero Bartzelonan, Feria Oficial e Internacional de Muestras izeneko azoka egiten zuten. 1949. urtekoa, ekainak 10-25 artekoa, hamazazpigarrena izan zen.

Urte hartan, Soraluzeko SACIA lantegiak standa jarri zuen, bere produktuak erakusteko: limadora horizontalak (zepiloak), zulatzaile bertikalak eta torlojuak. Eta maiatza bukaeran Soraluzetik hainbat lagun joan ziren, standa prestatzeko. Enpresak eskatuta, prestaketa egunak grabatu zituzten pelikula bat egiteko.

Egun haietan Jesus Iraeta eta Cristina Alberdi Bartzelonara joan ziren eztei-bidaian, eta Saciako standa bisitatu zuten; horregatik pelikulan agertzen dira. Bueltan, Saciakoek kopia bat eman zieten, eta ordutik, pelikula hau Iraeta familiaren eskutan egon da.

2020. urtean Iker Iraetak topa zuen Kalebarreneko aittaittaren etxean. Zeukan interesarengatik, Bergarako Aitor Alberdik eta Jesús Mari Agirre eibartarrak zaharberritu eta Euskal Filmotekan digitalizatu zuten.

Bideoaren iraupena 8 minutu eta 54 segundutakoa da, eta bertan 6 atal bereiztu daitezke:

  • (0:00-3:42) Standaren muntaia
  • (3:42-4:28) Saciaren produktuak
  • (4:28-7:24) Saciakoak standa artatzen
  • (7:24-8:01) Bazkaloste (edo afaloste) alaia
  • (8:01-8:29) Batzuk etxera trenez...
  • (8:29-8:54) ...eta besteren bat abioiaz

 

Bideoan hainbat soraluzetar ezagutzen dira: Arturo Oregui (jerentea), Jose Maria Astiazarán (Bulego Teknikoaren burua), Zabaleta anaiak, Modesto Alberdi, Jesus Iraeta eta Cristina Alberdi...

Sorapedian ikusteko, sakatu hemen.