Soraluze Gipuzkoako lehen mapan

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2021ko mai. 16a, 17:37
Gipuzkoako lehen mapa zein den gauza eztabaidagarria da, erabiltzen diren irizpideen arabera. Bada Gipuzkoako mapa bat, 1578. urtean Anberesen argitaratua, Gipuzkoa osoa eta bakarrik agertzen dena. Baina bada 1539.ko beste mapa bat, eskuz egindakoa eta argitaratu gabea, beste lurralde artean Gipuzkoa marrazten duena. Eta bietan Soraluze (Placencia) agertzen da!
Donostiako egunkari ezagun batek dioenez (2021/05/16), 1578. urtekoa da Gipuzkoako lehen mapa: "Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae", hau da, Gipuzkoako probintzia noblearen azalpen berri eta zehatza. Gerard de Jode jaunak Anberesen argitaratu zuen.
 
Baina bada beste mapa zaharrago bat, 1539koa, Eskorialeko Atlasean dagoena. Felipe II erregeak penintsulako bere erresumen mapa zehatza egiteko agindu zuen eta, beste lurralde artean, bertan Gipuzkoa agertzen da, ondo berezituta. Tamalez, atlas hau ez zen inoiz inprimatu, eta jatorrizko marrazkiak Eskorialeko monastegiko liburutegian gorde ziren (hortik izena: Eskorialeko Atlasa).
 
Beraz, Gerard de Jode-ren mapa Gipuzkoako zaharrena izango da... inprimatu eta argitaratutakoa.
 
Soraluze bietan agertzen da, bi arrazoiengatik. Alde batetik, XIV mende bukaeran Gipuzkoako Ermandadea sortu zuten herrietako bat izan zelako. Eta bestetik, ordurako hartzen ari zen garrantzi ekonomikoagatik, suzko armagintzaren gunea bilakatu zela eta.
 
Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen.