Ipintza: zubi garrantzitsu ahaztua

Zubi hau Arabatik itsasorako errege bideak erabiltzen zuen, Ezozia bailarako Ipintza erreka zeharkatzeko.

Bide honek herriko hiru zubi zaharrenak sortarazi zituen: Zubi NagusiaHerlaibiakoa eta Ipintzakoa.

Aintzinean Arabatik itsasorako errege bidea oso bide garrantzitsua zen. Hemendik pasatzen ziren Gasteizko merkatariek itxasoz esportatzen zituenak, baita inportatutako ondasunak ere. Eta Soraluzeko Erret Arma Lantegietatik irteten ziren arma erdiak ere, bide honetatik Altzolaraino ailegatzen ziren, hemendik alatan Debara eta handik beren helmugetara itsas ontziz bidaltzen zituztela.

Bidea Ipintza erreka pasa behar zuen, inoiz ur handiak ekartzen dituen erreka. Eta puntu honetan erreka harkaitz handi zabal baten gainetik pasatzen da, halako ibia sortuz. Soraluzetik zetorren aintzinako errege bidea bertara jaisten zen eta, erreka ibitik zeharkatu eta gero, berriro gorako bidea hartzen zuen Ezoziaraino.

Aro Modernoan errege bideak asko hobetu ziren, zubiak eraikiz (Soraluzekoak, Osintxukoa...). Ipintza gainetik ere zubia eraiki zuten, aurreko ibaiaren puntu berean. Gainera, errege bidearen galtzada hiru metro altuago geratu zen, bidea lauago eginez. XVIII mendeko Lamoten grabatu ospetsuan Ipintza errekaren arroa nabarmentzen da, baina zubia ez da agertzen.

XVIII-XIX mende aldaketan Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarrerainoko bide berria zabaldu zenean, errege bide zaharra (eta zubia) erabiltzeari laga zioten. Ordutik aurrera Ezozia bailarakoek bakarrik erabili zuten.

Eta XX mende azken laurdenean, mendiko errepideak zabaldu zirenean, aintzinako bide eta galtzadak ahaztuta geratu ziren.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.