Olakua Atxuri zubiko pasabidearen zegoen. Jabeak Tomas Larreategi soraluzetarra eta Zumarragako Generosa andra-gizonak ziren. Haien ondoren, Atxuriko bodegaren jabe izan zen Joaquín Rodrigo. Rodrigok etxeetara banatzen duen ardoa, erremolkearekin eta bizikletarekin. Eta baita bertan bodegan ere.
Sagardotegiaren gainean bizi zirenez (Atxuri 9an, gerora Josetxo bodega izan zena), etxe barruan eskilara zuten sagardotegira zuzenean jaisteko. Jabeak jubilatuta, gerra aurretik itxi zen.
Paldaieneko sagardotegia, berriz, Euscalduna fabrika zaharraren aurrean zegoen, Baltegiera kalean, Lersundi lantegiaren ondoan. Bezeroen artean fabrikaren langile asko izaten ziren.
Herrian esaten zenez, txantxetan edo, Paldaik fabrikan sartzeko eskatu omen zuen, eta hartu ez zirenez etxea eraiki zuen bulegoen aurrean, mendeku gisa, bulegoetakoei ikuspegiak oztopatzeko. Gerora beste etxe bat erantsi zuten atzean.
Bi toki horietan kanpotik ekarritako sagardoa saltzen zen. Baina aurreko mendetan herrian baziren sagardogileak, Dolarekua etxearen izenak adierazten duenez.
Soraluze eta sagardoaren arteko ipuin gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Oharra: Atal honetarako Esperanza Alberdi-k (Soraluze 1929) eta Mari Cruz Arzallusek (Soraluze 1931) eman dute informazioa