Ertarotik Mendikute dorretxea zegoen bertan, iparraldean San Salvador ermita eta probalekua zituela, eta hegoaldean Igareta edo Malmero errota.
XVIII. mendearen bigarren erdian dorretxea bota eta jauregia eraiki zuten, Jauregi etxearen (Abadetxea) estilo arkitektoniko berdintsua du.
Planta ia laukia, jatorriz teilatua lau aldetara zuen. Behe solairuez gain beste bi solairu zituen, lehena altura ederrekoa. Etxaurre nagusia, Eibarko bidera ematen duena, harlanduzkoa da; gainontzekoak ere harrizkoak dira, baina harri irregularrekoak.
XX mende hasieran eraikina hustu eta goitik behera egokitu zuten. Lehen solairuko altura jaitsi, eta beste bi egin zituzten gainetik, horretarako hormak metrotik gora altzatuz. Gainera, teilatu berria bi isurietara egin zuten, ganbara hobeto aprobetzatzearren.
Lan hauekin batera hainbat leiho eta balkoi itxi zituzten, aurten zaharberritzerakoan agertu direnak.
Gehiago jakiteko, sakatu hemen