Basil Zaharoff, Placencia de las Armas erosi zuen gizona

Basil Zaharoff-ek (1849-1936), inoiz izan den arma saltzailerik arrakastatsuen eta arriskutsuenak, ezizenez “heriotzaren merkataria” esaten ziotenak,  lotura estua izan zuen Soraluzekin.

Alde batetik, bera izan zen Soraluzera etorri (1886) eta S.A. Euscalduna begiz jo zuena, Erresuma Batuko Nordenfelt arma enpresak erosteko gero. Eta bera izan zen Londoneko The Placencia de las Armas Company Limited elkartearen zuzendaria (1886) lehen, eta Soraluzeko Compañia Anónima Placencia de las Armas-en lehendakaria eta zuzendaria gero (1896).

Eta ezin ahaztu Soraluzeko lantegirako lortu zituen kontratuak: 20 urtetan  ia 400 kainoi bere osagarriekin, gehi milaka proiektil. Bere abileziarekin batera (Zaharoff sistema esaten zitzaion bere garaian: eroskeria, xantaia, prentsa kanpainak, sabotaiak…) Espainiako infante baten emaztearen maitalea izateak asko lagundu zion.

Gizon iluna zen, ezkutuan ibiltzen den horietakoa, eta Monakon, hil baino lehen, gordeta zituen agiri guztiak erre zituen. Hala ere, handik eta hemendik lortutako informazioarekin, bere bizitzaren gaineko hainbat kontu argitara ateratzen ari dira.

Tintin-en abenturetan ere Basil Baharoff moduan agertzen da.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.