Ufalak Zubi Nagusia apurtu zuenekoa (bideo berreraiketa)

Zubi Nagusia herriko puntu garrantzitsua da, bere inguruan jaio zen Soraluze eta. Aurretik ibaia bazen, eta gerora zubia eraiki zuten. XVI mendetik hona bat baino gehiago izan dira bertan.

 

Gaur eguneko zubia hiru zatik osatzen dute: arku zaharrena, grisa eta otaharriz egindakoa, XVIII mendekoa da; arku luzea, horia eta hareharriz egindakoa, 1857 urtean egin zuten; eta azken zatia, zubi zabala, 1967 urtekoa da.

Bideoak gaur eguneko zubiaren historia kontatzen du, batez ere 1834 urteko ufala eta orduko zubi zaharra apurtu zuenekoa.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.