Patria, Soraluze eta turismoa: badatoz! badatoz?

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2020ko ira. 30a, 16:41

Aste honetan Patria telesaila ematen hasi dira, eta eragin asko izaten ari da, ez Soraluzen bakarrik. Esaterako, turismo aldizkarietara ere heldu dira Soraluzeren aipamenak. Sektoreko aldizkari ospetsuenak, Condé Nast Traveller-ek, “Viaje a 'Patria': dónde se rodó la serie” izeneko artikulua argitaratu du.

 

 

Condé Nast argitaletxea ehun urte baino gehiago ari da bidai-aldizkariak argitaratzen. 1907 urtean sortua, bulegoak ditu New York, London, Milan, Paris, Madril, Mexiko, Miami eta Tokion ditu.

2020ko irailean, telesaila estreinaldiarekin batera, "Viaje a 'Patria': dónde se rodó la serie" izeneko artikulua argitaratu du, errodajearen gorabeherak azaltzen. Bertan, Soraluzen azalpena egiten da, argazkia eta guzti. Besteak beste, eta Soraluzeri emandako itxuraldaketari buruz “...llegamos como un elefante a una cacharrería” diote.

Goiz da artikuluaren eragina ezagutzeko, baina agian turistak saldoka agertuko dira hemendik aurrera!

Patria eta Soraluzeri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Eta aipatutako artikulua ikusteko, sakatu hemen.