Ermita honek izen bat baino gehiago zuen: San Salvador, Espiritu Santua, Santutxua...
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, Mendikute dorretxearen baino pixka bat haruntzago. SAPAren fabrika berriaren lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera. Oso gertu moskete zein arkabuzendako probatokia zegoen, ermitaren batera desagertuko zena.
1545 urtean agertzen omen zen lehengo aldiz agiri zaharretan, baina askoz zaharragoa izan zitekeen. Ramiro Larrañagak jaso zuenez, Soraluzeko ipuin zahar batek Igarate inguruan tenplario zaldunek egoitza izan omen zutela zioen. Elezaharrak inolako oinarria balu, agian San Salvador ermitarekin zerikusi izan zezakeen.
XVIII mendean Florencio Joseph Lamoten mapan agertu zen (1756): ermita Y batez markatuta dago, eta alboan probatokia, H batekin markatua.
1834 urtean ufalak aurretik eraman zuen, eta XX mende hasieranSAPAren fabrika berriaren lehen nabea eraiki zuten, ermita izandako esparruan. Ehun urte geroago eta itxura guztien arabera, ermitaren moduan nabea ere desagertuko da.