Soraluzeri buruzko argitalpen berria

Egunotan Soraluzeri buruzko material berria argitaratu dute: Proyecto de reforma integral de la iglesia Santa María la Real de Soraluze (Soraluzeko Andre Mariaren Jasokundeko elizaren eraberritze integralaren proiektua) izenekoa. Egilea Xabier Barrutieta Basurko da, 2003-2008 bitartean eliza zaharberritu zuen arkitektua.

 

Argitalpenak 34 orrialde ditu, eta oso grafikoa da; gozamen hutsa begiendako. Argazki ugariek erakusten dute elizaren aurreko egoera eta baita berritu osteko lanaren emaitza ere; eta, horiez gain, badakar hainbat plano, eskema, zein 3Dko eredu, proiektua hobeto ulertzen laguntzen dutenak.

Testuak, berriz, proiektuaren nondik norakoak azaltzen ditu: helburuak, abiapuntua, proiektuaren erronka itzelak, landutako diseinuak, altzariak, erabilitako materialak...

Proiektuaren ardatza argiaren tratamentua izanik (Soraluzeko eliza "argi kutxa" bihurtuz) sakonago dihardu horretaz: nabe nagusia, koruko argi-planoak, sarrerak, argi-burbuilak...

Paperezko bertsioa eskuratu nahi izanez gero, egileari eskatu behar zaio, hemen. Prezioa, 12,50 €.  Pdf bertsioa, berriz, Sorapediaren Biltegi digitaletik deskarga daiteke. Lana gazteleraz dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.