Soraluzeko trenbidea bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia

Egunotan YouTubera bideo berria igo dute, Ferrocarriles Vascongados-en Maltzaga- Zumarraga adarrari buzukoa. Enrique Díez-ek ondu du, eta trenbidearen gaur eguneko egoera erakusten du bertan: bidegorriak, geltoki izandakoak, tunelak, hormak, zubiak, desagertutako zatiak…

Bideoak 11 minutu ditu, eta Soraluzeri dagozkion 5 kilometroak (Maltzaga-Osintxu) aurreneko 3 minutuan agertzen dira.

Bilbao-Durango trenbidea zabaldu ondoren (1882), Donostiarekin lotzeko Durango-Zumarraga adarra egin zuten. Soraluzeri zegokion zatia (Maltzaga -Bergara) 1888ko uztailak 1ean zabaldu zuten.

Larogetahiru urte beranduago, 1971ko otsailak 28an, Maltzaga-Zumarraga adarra itxi zuten. Eta Soraluze tren zerbitzurik gabe geratu zen.

Ordutik hona ahaleginak egin dira trena berreskuratzeko, azkena 2000 hamarkadan. Eusko Jaurlaritzak Eskoriatza eta Maltzaga lotuko zituen tranbiaren proiektua bultzatu zuen, baina azkenean ezertan geratu zen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.