Fernando VII erregearen bisita bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2020ko api. 6a, 11:12

1829 urtean Fernando VII erregea Soraluze bisitatu zuen, erreginak lagunduta.
Denetik izan zen: harrera beroa, biba eta txaloak, gremioak formazioan, Erregetxeko bisita… eta azkenean, armagile guztion artean, pare bat pistola oparitu zioten erregeari, “beren miserian” presente izateko. Bisita haren oroigarri, bertsoak heldu zaizkigu, bitxi askoak.

      (Debarroko oasi liberala liburutik hartuta, Gotzon Iparragirre 2008).

1829ko Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran Euskal Herrira etorri ziren, tartean Soraluze eta Eibarra.

Bisita zela eta, José Joaquín Agirre eibartarrak bertsoak jarri zituen, 48 guztira, zortziko txikian eta nahikoa bitxiak, euskara eta gaztelania tartekatu zituen eta.

Hara zer zioten Soraluzeri buruzko laurek:

21

Llegados a la fabrica

Placenciacora

recibieron amorosos

beren nagusia

El Director y la Villa

eta Cabildoak

todos cantando vivas

andre eta umiac.


22

Los Armeros de ella

gucisco listoac

cada gremio sus banderas

ceuzcan formatubac

Todos hicieron alli

aleguiñ guciak

en obsequiar los Soberanos

gucien Jabiac.


23

Después de agasajarlos

al zuen guciak

pasaron a la Real Casa

beren Magestadeac

Se hicieron bien cargo

bertan trabajatcen

y por examinadores

armas revizatzen.


24

Recibio en omenage

pistola eder bi

por sus Maestros y Eibar

eguiñac poliqui.

Gustosos su coste hicieron

fabricante guciac

su Magestad tendra presente

beren miseriac.

 

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.