Soraluzeko "BIBLIA" orain liburu elektronikoan irakurgai

1993 urtean Soraluzeko Udalak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburu mardula argitaratu zuen, Ramiro Larrañagak prestatua.

Ordutik hona liburua herriko BIBLIA izan da: ezagutza zabaldu, zalantzak argitu eta herriko identitatearen sustatu du.

Baina liburua aspaldi agortu zen, eta belaunaldi gazteek ez dute haren berri.
2020 urtean, Soraluze Alkarrekin egitasmoaren barruan, Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburua digitalizatu izan da, eta liburu elektroniko moduan eskuragarri jarri. Bi formatotan: epub eta mobi.

Formato elketronikoak, irakurtzeko errezagoa izateaz gain, norberaren abizenak Soraluzeko historian agertzen diren bilatzea ahalbidetzen du (familikoak diren, beste kontua da).

Liburua ekartzeko, nahikoa da Sorapedian sartu eta Biltegi digitalera joan. Bertatik jaitsi daiteke liburua, zuzenean. 

Eta gogoratu liburu honetaz gain badaudela beste 24 liburu, 9 mapa eta 6 datu base, guztion eskura.