Herriko 1.000 toponimo Sorapedian

Azkena Legardakoborda izan da. Kortazarreko (Karakateko) errepide ondoan dago, Goenetxetxo pasa eta Urkiazelaira heldu baino 750 metro aurrerago.

Guztira 1.000 toponimo edo leku-izen dira, bai, baina batzutan toki berak bi edo hiru izen desberdin izan dezake (izen formala, herri izenak, izen ofiziala...) eta bestetan izen batekin bizpahiru gauza izendatzen dira (tontorra, mugarria, lekua...).

Kaleen 328 izen biltzen dira, eta Deba ibaiaren inguruan beste 53. Gainontzekoak bailaretakoak dira: Irure (225), Ezozia (115), San Andres (203) eta Txurruka (63). Azkenik, beste 13 izen oraindik kokatu gabe daude.

Guztira, 2 aterpe, 14 auzune, 175 baserri (baserriak gutxiago dira, baina izenak 175 dira), 13 eliza eta ermita, 53 ibai eta erreka, 7 errota eta ola, 254 etxe, 4 hondartza, 13 industrialde, 9 iturri, 37 kale, 243 leku, 75 mugarri, 4 parke, 8 plaza, 8 presa, 41 tontor, 22 txabola eta 18 zubi.

Seguru seguru oraindik baten bat baino gehiago falta dela, eta zerrenda osatzeko laguntza guztiak ongi etorriak dira.

Zerrenda ikusteko sakatu hemen.