Baina… non dago 'Oilarraitz'? (eta jentilen urrea)

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2019ko aza. 14a, 09:11

Kontrargik 2020rako prestatu duen egutegian bada argazki bat jakinmina sortu duena, urrikoa hain zuzen. Argazkia Alberto Arizagarena (Tapurrio) da, eta izenburua Oilarraitz. Egutegiko gainontzeko argazkiak errazak badira kokatzeko, bati baino gehiagori zalantza sortu zaio: baina, baina… non dago Oilarraitz?

Oilarraitz, argazkiak erakusten duen moduan, ofitazko haitz multzoa da, oilarraren forma duena.

Soraluze gainetik 400 metrora gutxi gorabehera dago, Kortaburuan izeneko tokian; hau da, Korta baino pixka bat gorago. Urkiazelaitik gertu dago, eta Askabeititik ere heldu daiteke, Izarre aldera jotzen bada.

Goiko haitza handia da: 2,50 metro altu, 1,50 metro luze eta metro bate zabale da-eta. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du, hortik izena.

Garai beteko baserritarren arabera, Jose Migel Barandiaranek jaso zuenez, gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen da, Krabeliñatxetik hain zuzen. Oilarraitzen azpian urrezko palanka (makila luzea) lurperatuta ei dagoela gaineratzen zuten.