Mojek ekarri zuten ordu aldaketa Soraluzera

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia

Joan zen asteburuan ordu aldaketa izan genuen, akaso azkena. Aldaketa hauek, Europa mailan, 1981. urtean hasi ziren. Europa osoan? Ez! Soraluzen, Soraluzeko Santa Ana komentuan, askoz lehenago hasi ziren, 1879ko udazkenean hain zuzen.

Aurretik, uda ala negua izan mojak ordu berean jaikitzen ziren... baina orduarekin ezin asmatu. Abenduan eta ekainean eguna ordu berean zabaltzen ez denez, aukeratutako orduaren arabera, mojak goizegi jaikitzen ziren neguan (hotzegia eta ilunegia oraindik) eta beranduegi udan (eguzkiak aurrea hartzen zien).

Priorak eskatuta

Arazoa saihesteko asmoz, urte hartako priorak (Cristina del Corazón de Jesús y Arriazabalaga andereak) abuztuaren 13an Bitorixako apezpikuari “ordua aldatzeko” eskatu zion.

Gaur egun moduan, erlojuak aldatu beharrean, ordutegia aldatuko zuten, neguan ordubete beranduago jaikitzeko, eguneko lan guztiak ordubete berandutuz.

Irailaren lehenean baimena lortu zuten, eta negu hartan jarri zuten martxan neguko ordutegia lehen aldiz: goizeko 5 eta erditan jaiki eta iluntzeko bederatzitarako ohera. Udan, berriz, goizeko 4 eta erditan jaikitzen ziren. Ikusten denez, aspalditik datoz norberaren jarduera eta natura bateratzeko premiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!