San Roke Txikik uda sasoia ixten zuenekoa

Erabiltzailearen aurpegia Sorapedia 2019ko urr. 12a, 15:06

Abuztuak 16eko goizean, San Roke eguna, San Roke ermitatik abiatzen da prozesioa San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko. Eta ia bi hilabete herrian egin eta gero, urriak 12an, berriz, irudiaren ''itzulketa'' egiten da. Ohitura honek bi mende baino gutxiago ditu, 1759 eta 1856 urteetan salbuespen moduan jaitsi zuten santua herrira.

Sasoi batean Pilarika egunean "uda bukatzen zen", urteko azken mendi txangoa izan oi zen; asko ziren San Roken meza entzun ostean, beharrezko diren amarretakoekin, Munetako Haitzetara igotzen zirenak. Gero beren etxean bazkaltzeko, mendian bertan, edo inguruetako jatetxe batean.
 
Parrokiatik abiatzen dira prozesio-kideak San Roken alabantzak kantatzen. Kantu hauek latinez ziren, baina mende berriarekin euskeratu zituzten: San Roke goratzarre.
 
Herriko kaleak abesten zeharkatu, eta Ezozibidetik aurrera bidea ixilik edo errezatzen egiten dute. Ezoziako Santutegian aldameneko atetik sartu ostean, bertan Gure Aita errezatu eta San Roken alabantzak kantzatzen dira berriro.

Elizaren ate nagusitik irtetzen dira San Roken ermitara eta, behin helduta, San Roke txikiren irudia bere lekuan jarri ostean meza hasten da.

Meza amaitzerakoan, apaiza eta eliztarrak ermita aurrekaldera irtetzen dira, hildakoen alde Gure Aita bat errezatzeko. Ustez, hildako hauek 1790 urteko izurritean hildakoak dira, urte horretan San Roken irudia herrira jetsi zuten izurritea bukatzeko: 1.993 urteko zaharberritze lanetan sei lagunen gorpuak topa zituzten bertan hilobiratuak.

Ostean, Udalaren aldetik (aintzinean alkate jauna berak) abesleei ogitartekoak eta ardoa banatzen zaie, eliztar argienak tartean direlarik.
 
Gehiago jakiteko, sakatu hemen.