Sorapediak 900 sarrera!

Aste honetan bertan Sorapediaren 900. sarrera sartu da. Azken 100 sarreretan ekonomia eta gizarte estatistikaren inguruko datu asko jaso dira, baita herriko erreka guztiak ere. Azken sarrera, 900.a, Lamoten grabatua izan da. 

Pedro Ortuondok egindako liburua da jaso da, Josepf Lamotek agindutako Mapa Topographica de Plasencia grabatua azaltzen duena, grafiko ugariz eta bost hizkuntzatan.

Datorren ostegunean, martxoaren 21ean, kiroldegiko antzokian aurkeztuko dituzte aipatu liburua eta ondorengo beste hau: Soraluce Koop.E.: Bilakaera, produktua eta teknologia (1962-2019).

Sorapedia Soraluzeko Enziklopedia Digitala da.  Asmoa du lantzeko gure herriarekin zerikusia duten alderdi guztiak: geografia, ondarea, ekonomia, kirola, gizartea, historia... Dagoeneko landu dira atal batzuk, eta poliki-poliki falta direnak osatzen joango gara. Baina Soraluzek bizirik irauten duen bitartean lan honek ez du bukaerarik izango! Ikus Sorapedia.