Ez zenuen ikusi? Berriro ikusiko zenuke gustora? Kontrargik bigarren aukera eskeintzen dizu, Sorapedian orain.
Lagunak edota familia daukazu Soraluzetik kanpo? Esteka pasatu, beraiek ere erakusketaz gozatzeko.
Soraluzera 675 urteurrena ospatzeko, 2018 abenduan Kontrargik Soraluze lehen eta orain izeneko erakusketa arrakastatsua antolatu zuen: 400 lagunetik gora pasatu ziren bertatik eta!
Bertan herriko 27 toki edota eraikin ezagunen ikuspegi bikoitzak erakusten ziren: aurrekoak eta oraingoak.
Garai batekoak Anjel Bolunburu eta Eli Lakuestaren artxibokoak dira. 2018 urtekoak, toki berberetik hartuta, Kontrargiko kide diren Alberto Arizagak, Fernando Oregik, Ekaitz Uzinen eta Mikel Valerok egin zituzten.
Argazkiak Sorapedian jarri dituzte orain: ikusteko sakatu hemen.