Sorapediak 800 sarrera ditu!

Soraluze Alkarrekin egitasmoaren barruan, orain dela hiru urte sortu zen Sorapedia.
800. sarrera Ambrosio Maria de Aldasoro jaunaren biografia izan da, XIX mendean herriko hainbat herri lan finantzatu zituen indianoarena.
800 sarrerez gain, Sorapediak 2500 argazki ditu, Soraluzeri buruzko 120 artikulu, 25 herri kanta (musika eta guzti)… Gainera, bertatik 25 liburu elektroniko ere jaitsi daitezke, denak gure herriari buruzkoak.

Ambrosio Maria de Aldasoro 1784ko abenduko 12an jaio zen, Soraluzen.

Maiorazgoa ez zenez, aitak Ameriketara bidali zuen, Mexikora (Monterrey), Domingo de Aldasoro osabarengana. Antonio Mariak dirua egin zuen bertan, eta Teresa de Uribekin ezkondu zen.

1823 baino lehen Soraluzera itzuli ziren. Aberatsa izanik, millarista zen eta, beraz, herriko arazoetan parte hartzeko eskubidea zuen. Askotan zinegoitza izan zen, eta 1827 urtean alkate izendatu zuten.

Plaza Barria eta Plaza Barriko iturria bultzatu zituen eta, dirua falta zenean, aurreratu zion Udalari lanak ez gelditzearren. Honetaz gain frontoia eta Labaderoa ere egiteko dirua aurreratu zuen.

1834 ekainak 30an ufalak zubi nagusiko bi arku apurtu zuenean, berau berreraikitzeko dirua aurreratu zuen. Eta lehen karlistadan (1833-1839) Rodil jeneral liberalak Soraluzeri 200.000 erreal kuartoko isuna jarri zionean, erdia Ramon Maria de Aldasorok jarri zuen.

Politikan ere sartu zen. Herriko zinegotzi eta alkate (1827) izateaz gain, hurrengo urteetan karlista aldekoa egin zen.

Lehen karlistadan Baionara ihes egin zuen (1834) eta ez zen bueltatu gerra amaitu artean. Herrira itzuli zenean berriro aukeratu zuten alkate (1846), eta Gipuzkoako foru diputatua ere izan zen.

1858 urtean Soraluzen hil zen, 74 urte zituela.